Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Gure Esku Dago sinadurak biltzen ari da egunotan, herri galdeketa babesteko

$
0
0

Ekainaren 19an Goierrin herri galdeketa egin ahal izateko, herritarren babesa behar du prozesuak. Herriz herri bilduko dituzte sinadurak, eta datuen babeserako legea jarraituko dute

Gure Esku Dago dinamikak herri galdeketa egin nahi du datorren ekainaren 19an, Goierriko 22 herrietan. Galdeketa hori egin ahal izateko, herritarren babesa behar du prozesuak, eta sinadurak biltzen hasi dira, herriz herri. Prozesuari atxikimendua eman nahi dion edozein goierritarrek sina dezake, erroldatuta dagoen herriari dagokion paperean. Gaur, esaterako, Ordizian jarri dute mahaia. Datozen egunetan ere hainbat herritan izango da atxikimendua emateko aukera.

Urretxu-Zumarragako Gure Esku Dago taldeko Pello Akizuren esanetan, «sinadura bilketa ez da hala nola egingo, berme juridikoa izango du». Sinadura guztiak notario batek zenbatu eta baieztatuko ditu. Datuen babeserako legea ere «zorrotz» beteko dute, eta herri galdeketa egindakoan suntsitu egingo dituzte sinadura guztiak. Espezializatutako enpresa bat arduratuko da sinadurak suntsitzeaz.

Prozesuaren helburua «oinarrizko giza eskubide bati data jartzea» da Akizuren esanetan, erabakitzeko eskubideari, hain zuzen. «Gardentasunez eraman nahi dugu aurrera prozesua, eta herritarren parte hartzearekin», adierazi zuen atzo egindako prentsa aurreko agerraldian. Harekin batera izan ziren Ricardo Babarro Ritxi eta Gure Esku Dago dinamikako beste hainbat herritar. Haiek izan ziren Urretxu-Zumarragako orriak sinatzen lehenak, agerraldia amaitu bezain pronto.

Ekarpen ekonomikoa

Prozesuaren antolaketan parte hartu nahi duen edozein herritarri irekita dago Urretxu-Zumarragako Gure Esku Dago. Astelehenero elkartzen dira Kalebarrenen duten egoitzan, 19:00etan, eta ateak irekita izaten dituzte nahi duenarentzat. Ekarpen ekonomikoa ere egin daiteke, horretarako prestatu dituzten orrietako bat beteta.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Trending Articles