ERRUGBIA // Ampo Ordiziarentzat ere bete-betea dator urte hasiera, ligaz gain, Espainiako Kopako kanporaketa ere jokatu beharko baitu oporretatik bueltan. Urtarrilaren 10ean izango da, Altamiran, Alcobendasen kontra. Hilaren 17an berriz, Katalunia aldera joko dute, Santboianaren kontra jokatzeko. Eta 24an, atzera Alcobendasen bisita izango dute Altamiran; hura ordea, ligako partida izango da.
↧