Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Lazkaoko erakusleiho politenak

$
0
0

Herriko 25 erakuslehiok parte hartu dute lehiaketan, eta irabazleek saskia jaso dute. Bozkatu duten guztien artean, berriz, hainbat txeke zozkatu dira: 200 eta 500 eurokoak.

Barnealdeak ez ezik kanpoaldeak ere badu bere garrantzia. Hori izaten da begitik lehenik sartzen dena, eta askotan, behintzat, lehen itxura horrek informazio asko ematen du.

Lazkaon, saritu egin nahi izan dute Gabonei begira erakusleiho dotoreenak jarri dituzten komertzioak. Aurten, guztira, 25 komertziok hartu dute parte erakusleiho dotoreenaren lehiaketan, eta atzo eman zituzten ezagutzera zein izan diren jendeari gehien gustatu zaizkionak. Izan ere, hala aukeratu dituzte irabazleak: jendeak bere botoa eman dio erakusleiho politena iruditu zaion horri. Facebook bidez 1000 pertsonak eman dute bere iritzia, eta paper bidez, bestalde, 2500 pertsonak.

Gauzak horrela, hauek izan dira aurtengo sarituak, eta beraz, jendeari dotoreenak iruditu zaizkion erakusleihoak: lehenengo postuan Errotaundi okindegia, bigarren Eguzkilore loradenda, eta podiuma osatzeko hirugarren saria Izai parafarmaziak eraman du.

Parte hartzaileen zozketa

Lazkaoko komertzioak ez ziren izan saria jaso zuten bakarrak atzoko egunean. Izan ere, erakusleiho politenak aukeratzeko bozkatu dutenen artean, zazpi txeke zozkatu dituzte. Horietako bost txekek 200 euroko saria dute, eta beste biek, berriz, 500 eurokoa. Berrehun euro irabazi dituztenak honakoak izan dira: Sheila Vicente, Ainara Santos, Rafael Herrero, Carmen Hernando eta Pili Imaz. Bostehun euroko saria irabazi dutenak Eloisa Gijarro eta Nekane Auzmendi izan dira.

Irabazitako diru hori Lazkaoko komertzioetan gastatzeko izango da, urtarrilaren 11tik 16ra bitartean. Ez dute dirua eskura emango, txeke moduko batzuk sortu dituzte horretarako, eta horrela, hainbat komertziotan gastatzeko aukera izango dute irabazleek. Txekeak datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 4, banatuko dituzte Lazkaoko udaletxean.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327