Beasaingo Gaztetxean, ostiralean, 19:00etan, Donostiako Kortxoenea gaztetxeari buruzko dokumentala aurkeztuko dute: Kortxoenea, irautea sortzea delako. Larunbatean, berriz, Goierriko gaztetxeek elkarlanean antolatu duten Tartalariekin Elkartasuna festarekin bat egingo dute. Urretxuko gaztetxean izango da, 17:00etatik aurrera. Hilaren 30ean, azkenik, rokordomoaren aldeko jaialdia egingo dute. Gaztetxetik aurreratu dutenez, 17:00etan rokodromo jokoak egingo dituzte eta 23:00etan hasita, Potrotaino, La Brigada Del Vicio eta Epilepssia taldeen kontzertua.
↧