Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28337

VIII. Euskal Herriko mus txapelketako herrikako kanporaketak jokoan dira

$
0
0

Euskal_Herriko_Mus_Federaz

Dagoeneko martxan da Euskal Herriko Mus txapalketa. Zortzigarren edizioa da aurtengoa eta lehenengo fasean, herriz herri ari dira kanporaketak jokatzen. Goierriren kasuan, bihar, Itsasondon jokatuko dute mus saioa, eta datorren astean Beasainen, Seguran, Legorretan, Zaldibian eta Lazkaon jokatuko dira. Urtarrilaren 31 aurretik jokatu beharko dira kanporaketa guztiak.

Herri bakoitzeko bikote irabazlea bigarren fasera pasako da zuzenean, herrialdeko finalera. Otsailaren 20an, Euskal Herriko zazpi herrialdeetan, herrialdeko kanporaketak jokatuko dira. Gipuzkoaren kasuan, Alegian izango da.

Finala Zuberoan

Hirugarren eta azken fasea, azkenik, finala izango da. Urtero Euskal Herriko herrialde desberdin batean jokatzen da eta aurten, Zuberoan jokatuko dute final handi nazionala, Urdiñarben. Martxoaren 5ean izango da.

Antolatzaileentzat erronka handia da finala Zuberoan antolatzea. Musaren aitzakian, euskaldunen arteko harremanak sendotu eta Zuberoa ezagutzeko aukera ona izango dela uste dute gainera. Finalera sailkatutako mus zale asko asteburu pasa joatea aurreikusten dute.

2.000 bikote inguru

Txapelketarik jendetsuena izaten da Euskal Herriko txapelketa. Azken urteetan 2.000 bikote inguruk hartu izan du parte, 4.000 lagun inguruk. Kanporaketak, berriz, 250 bat herritan jokatzen dira eta sarietan 50.000 euro baino gehiago banatzen dira.

Informazio guztia www.ehmus.eus webgunean kontsulta daiteke.

KANPORAKETAK:

  • Itsasondo. Bihar, 16:00etan, Kaxintanen.
  • Legorreta. Datorren ostiralean, hilak 22, 23:00etan, Aldapa Haundi elkartean.
  • Zaldibia. Hilaren 22an, Joxepanen, 22:30ean.
  • Beasain. Arriarango Intxaurpen, hilaren 23an,  16:30ean.
  • Segura. Hilaren 23an, Zopajale elkartean, 22:00etan.
  • Lazkao. Hilaren 30ean, Gerriko Txokoan, 21:30ean.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 28337