OLABERRIA // Aurreko astelehenean hasi zen VI. Goierriko Kopa pala txapelketa, paleta larruan. Olaberriko pilotalekuan jokatuko dira neurketa guztiak, astelehenetan, martxoaren 13ra arte. Hilaren 8an 20:00etan hasiko da bigarren jardunaldia, final zortzirenetako kanporaketa.
↧