Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28307

Bihar jokatuko dira mus txapelketako azken kanporaketak

$
0
0

Ormaiztegin eta Idiazabalen jokatuko dira bihar Euskal Herriko mus txapelketari dagokion Goierriko azkeneko bi kanporaketak. Ormaiztegin, 16:00etan, Txistu tabernan elkartuko dira muslariak; eta Idiazabalen, berriz, 19:30ean, Igarondo pilotalekuan.

Bestetik, pasa den asteburuan jokatutako kanporaketako emaitzen arabera beste sei muslari bikote sailkatu ziren otsailaren 20an Alegian jokatuko den Gipuzkoako finalerako: Mutiloatik Joxe Mari Murgiondo eta Luis Aranburu sailkatu ziren; Zumarragatik Aitor Garmendia eta Diego Bilbao; Altzagatik Pako Zubeldia eta Joxi Urdangarin; Ataundik Joxan Goikoetxea eta Koldo Zaldua; Beasaindik Iñaki Aranburu eta Xabier Arrieta; eta Ezkio-Itsasotik Felix Etxeberria eta Jon Muñoz.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28307

Trending Articles