Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Hotzarekin ekarri dute ahuntz gazta freskoa

$
0
0

Ordiziako_azoka__ahuntz_ga

Otsaileko markak dira batzuk, harriduraz hartu gaituztenak beste batzuk. Hala nola, giro hotza. Aurtengo udazken-neguan horrelako gutxi izan dira: 9.30ak arte, eguzkia sartzen hasi arte alegia, Ordiziako erdiguneko termometroek ez dute 2 graduko neurria pasa.

Produktuei dagokienez, garai honetan hasten dira ahuntz gazta berria egiten Aldaba Zaharrekoak. Etxe inguruko eremuetan ibiltzen diren alpina arrazako ahuntzen esnearekin egina da. Freskoa, egin orduko salgai izaten da. Gazta txikiak izaten dira, eta atzo bakoitza 4 euroan zen salgai. Etiketan 200 gramoko pisua azaltzen bada ere, hasieran hezeak direnez 300 gramo ingurukoak izatera iritsi daitezke; zahartu ahala idortzen joaten dira.

Udaberriko lehen azak salgai zituen Arantxa Lopetegi Altzagakoak. «Gutxi oraindik, eta txikiak, baina ekarri orduko saldu ditut. Datorren astetik aurrera gehiago izango det» esan zuen. ‘Errepoilo’ ere esan ohi zaio, eta burua euroan izan zuen salgai.

Ordiziako_azoka__niskaloakHemengo esnegorria salgai

Goizeko hotza ikusita, zeinek pentsatu? Baina orain arteko giroa lagun, Goierrin bertan jasotako esnegorri edo nikalo kilo parea Mikel Lasaren salmahaian jarri zuen biltzaileak berak 9.30a aldera. Nork eta nondik esatea baino, ez esatea nahiago. «Etxe inguruko pinudietan jendea hasteko sistema ederra» umore puntuan esan, eta etorri bezala alde egin zuen lagunak. Kiloa 20 euroan zen salgai.

Nafarroako orburua

Kanpoko barazki eta frutak saltzen dituzten postuetan produktu asko izaten dira. Erribera aldean, orburuen lurraldean, aurten ere eguraldia kezka da; batetik, garaiz kanpoko beroa eta, azken egun hauetan, izotz handiak. Kopuruz gutxitu eta ondorioz garestitzea normaltzat jotzen zuten saltzaileek. Atzo, dozena 4-5 euro artean zen.

Marrubi asko saltzen da astez aste, eta urtetik urtera handiagoak ikusten dira. «Sagarren pareko bihurtzen ari dira, batek daki nola!» entzun genuen harriduraz hemengoetara ohitutako bezeroen artean. Denen gusturako daude. Huelvatik ekarri ohi dute gehiena, kiloa 2 eta 3,5 euro artean. Hemengo baba eta ilarra laster izango ditugu, kanpokoa aspalditxo saltzen ari dira: 2,5 euroan baba eta 4-5 artean ilarra.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327