Leharrei I. Mendi Lasterketaren antolatzaileek aurkezpen ekitaldi irekia egingo dute, bihar, Gabirian. Herritarrei probaren xehetasunak azalduko dizkiete. Kultur etxeko areto nagusian da aurkezpena, bihar 19:00etan.
Boluntarioak eta laguntzaileak ere eskatuko dituzte. Apirilaren 9an jokatuko da Gabirian mendi lasterketa, Goierriko Trail Kopako lehen proba.