Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28289

Elkartasuneko talo festa egingo dute bihar, Legorretan

$
0
0

Legorretako Udaleko Kultura sailak eta herriko ikastetxeko Ugarotarrak guraso elkarteak urtero antolatzen dute elkartasuneko talo festa, eta aurten ere hala egingo dute. Bihar larunbata egingo dute festa, eta iragarri dutenez, 18:30ean hasiko dira taloak egiten eta saltzen. Herriko plazaren ondoko pilotalekuan egongo da taloak erosi eta dastatzeko aukera.

Ohitura bihurtu da Legorretan talo festa egitea, eta orain arte egin izan duten moduan, bihar ere taloak saltzetik lortutako dirua beharrean dagoen erakunderen batera bideratuko dute.

Festetako azal lehiaketa

Edozein legorretarrek parte hartu ahal izango du aurtengo jaien egitaraurako portada lehiaketan. Derrigorrez, Legorretako Azintzio jaiak 2016 testua izan beharko dute, eta kartelak karratua izan beharko du, tamaina librekoa hori bai. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu beharko dira lanak udalean edo kultur etxean, eta entregatzeko azken eguna gaur da.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28289

Trending Articles