Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Aizkora desafioa eta ‘Guzta’ Ernaitza jasotzen, Saturdiko urteko festan

$
0
0

SATURDIKO_FESTA

Urteko festa martxoaren 28an da Zaldibiako Saturdi auzoan, Pazko astelehenarekin. 11:00etan meza izango da, gero Iztueta dantza taldearen saioa. Iñaki Murua eta Ane Labaka bertsolariak, eta Lutxurdio eta Aitziber trikitilariak jardungo dira.

Bazkarian zopa, pikatxa, arkumea, mamia eta azkenburukoak izango dira. Txartelak Illati, Beti-Gazte eta Joxepane tabernetan daude salgai (25 euro).

Arratsaldean, 17:30ean, herri kirol erakustaldia izango da. Aspaldiko partez, Migel Mari Jauregi Altzo aizkoran ariko da, Saturdiko plazan. Arrospiderekin neurtuko ditu indarrak. Altzok kanako enborra etzanean ebakiko du, eta Arrospidek zutika.

«Beti aritu izan naiz aizkoran. Segalari baino lehenago aizkoran aritzen nintzen», dio Altzok. Iñaki Azurmendi zen joatekoa, baina ezin duenez, zaldibiarra ariko da. «Urtean behin aritzen naiz. Plazan, ordea, aspaldi ez».

Guzta Ernaitza harriarekin

Saio berean, Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarrak Ernaitza harriari (145 kg) helduko dio. «Goierritarren batek jasotzea izango zela polita esaten genuen beti. Azkenean azaldu da. Jasoko duela dio berak».

Lehen goierritarra litzateke Guzta Ernaitza berdintzen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Trending Articles