Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Gaztaizale egitasmoaren 2. dastaketa saioa asteartean

$
0
0

Gaztaizale_maridaje_saioak

Idiazabal Gazta ez ezik, herrian badute beste gazta batzuk dastatzeko aukera. Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio zentroak 10 urte bete ditu aurten, eta horren harira antolatu dituzte Gaztaizale gazta dastaketa eta uztartze saioak.

Asteartean egingo dute bigarren saioa, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio zentroan bertan Kale nagusia 37, behea, 19:00etan. Oraingoan gonbidatua izango da Extremadurako Torta del Casar Jatorri Izendapeneko gazta, eta hori dastatzeko aukera izango dute inguratzen direnek. Saioaren prezioa sei eurokoa da, eta plaza mugatuak dira. Horregatik izena aurrez eman behar da, 943 18 82 03 telefonoan, edota info@idiazabalturismo.com helbidera idatzita.

Cabrales dastatuz

Lehenengo saioan Cabrales gazta izan zuten dastaketako protagonista. Gaztaizale saio guztietan RK jatetxeko Iban Mate sukaldaria egongo da, eta hark emango ditu gaztaren inguruko datu eta xehetasun batzuk.

Beste sei ekitaldi ospatuko dituzte aurrerantzean. Ekitaldi guztietan parte hartzeko Gaztaizale txartela hartzeko aukera izango da 30 euroren truke. Izen ematea ezinbestekoa izango da ekitaldi guztietan parte hartu ahal izateko, nahiz eta txartela izan.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Trending Articles