Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Korostiko Igoera Bertikala egingo dute Legazpin apirilaren 23an

$
0
0
Iaz lehenengo aldiz egin zuten Korosti Bertikala lasterketa. / Arg.: Asier Zaldua

Iaz lehenengo aldiz egin zuten Korosti Bertikala lasterketa. / Arg.: Asier Zaldua

Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta, Korostiko Igoera Bertikala egingo dute apirilaren 23an, bigarren urtez. 11:00etan hasiko da, plazatik. Izen emateak 10:00etatik 10:30era egingo dira, irteerako puntuan.

Lasterketa herrikoia izango da, eta ibilbidea iazko berbera: Korostiko gainera igoko dira, Mataburros bidetik. 2,8 kilometroko bidea da, 550 metroko desnibelarekin

Bestalde, apirilaren 22an, Legazpiko gaztetxean Cho Oyu Jainkosa Turkesa dokumentala eskainiko dute, 20:00etan.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327