Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Herrigintza udal taldeak udaleko lau arlo baloratu ditu, agintaldiko lehen urtean

$
0
0

Zaldibiako Udalean oposizioan dagoen Zaldibia Herrigintza taldeak udal funtzionamenduaren balorazioa egin du, ohar batean, agintaldiko lehenengo urtea betetzear dela. Hirigintza arauak berritzeko prozesuan, taldeak aurkeztutako alegazioak «herritarrek aurkeztutako hainbatekin bat etorri» direla dio. «Beraz, ez gara hain oker ibili gureak egiterakoan». Alegazio batzuk onartu direla jakinarazi du. Arauak «ausartagoak» behar zirela dio, eta taldeak txosten hori onartzea «zaila» dela gaineratu du.

Hondakinen gaian, atez atekoa dagoen lau urteetako tasa «altua» izan dela onartu du Herrigintzak, baina 2016an jarri den %8ko tasa hazkuntza nahikoa ez dela dio. Egutegi-ordutegi aldaketa udalak «inongo bestelako azterketarik gabe» egin izana kritikatu du. «Aukera ezberdinak» aztertzeko garaia dela dio.

Arartekotzara jo izana

Elosegienea-Arrese eremuko planarekin hainbat auzotarrek Arartekoarengana «jo behar izan» dutela gaitzetsi du taldeak. «Ez da lehen aldia. Iaz Santa Fe parrokiak jo zuen». Hainbat herritarren «indefentsioa» agerian uzten dutela dio Arartekotzara joan izanak.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Trending Articles