Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28307

Segurako dantza txapelketaren 40. urteurreneko ekitaldien aurkezpena

$
0
0

Euskal_Herriko_Dantza_Txap

Segurako Euskal Herriko dantza txapelketak 40. urteurrena beteko du aurtengo urrian. Urteurren borobila ospatzeko asmoa dute Seguran, larunbatean hasita. Lehenik eta behin, 10:00etan, Kultur etxean, mahai ingurua egingo dute. Euskal Herriko Dantza txapelketaren irabazleak, 1977tik 2015era bitartekoak, eta dantza eskolak gonbidatu dituzte. Dantzaren inguruko hausnarketa egingo dute bertan, lehenaz, orainaz eta etorkizunaz. Ohituren garapena eta Segurako txapelketaren bilakaera ere hizpide izango dituzte.

Xabier Mendizabal, Gipuz- koako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea izango da moderatzailea. 11:30ean hamaiketakoa egingo dute.

Ekitaldien aurkezpena

Bestetik, 12:00etan, Euskal Herriko dantza txapelketaren inguruko urte guztiko ekintzen aurkezpena egingo dute kultur etxean bertan. Urriaren 15ean izango da dantza txapelketa, baina aurreko hilabeteetan ere dantzarekin lotutako hainbat eta hainbat ekintza egingo dituzte Seguran.

Aurkezpenaren ondoren, dantzari guztiekin batera, I. Euskal Herriko dantza txapelketa egin zen pilotaleku zaharrera bisita egingo dute. Amaitzeko, egungo dantza txapeldunek, Iker Sanzek eta Lierni Kamiok, dantza saioa eskainiko dute, irabazle ohiez lagundurik.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28307

Trending Articles