Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Lehertu da festa Beasainen

$
0
0

Loinatz jaiak

La Salle ikastetxeko bosgarren mailako ikasleek irakurritako pregoiak eman diote hasiera aurtengo Loinatz jaiei, Beasaingo eta Iruñeako erraldoiak eta buruhandiak begira-begira zirela. Zanpaldunak ere bertan izan dira giroa alaitzen.

Barraka eta Txosna guneak ireki dituzte dagoeneko, eta gauean, 22:30ean, Mariren jaitsiera, eta 23:00etatik aurrera kontzertuak izango dira Bideluze plazan eta Txosna gunean.

Hemendik aurrera, maiatzaren 15era arte, festa giroa izango da nagusi Beasainen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327