Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

‘Euskal Estatua Irudikatzen’ hitzaldia gaur Zerainen

$
0
0

Zerain

Kultur astea aurrera doa Zerainen eta gaur izango da 19:00etan, kultur etxean, azkeneko hitzaldia: Euskal Estatua irudikatzen azterketa aurkeztuko du Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Mikel Saratxok.

Bihar, 16:30etik aurrera, haurren marrazki rallya egingo dute pilotalekuan edo plazan (eguraldiaren arabera). 19:00etan, VII. Patata tortilla lehiaketa egingo dute pilotalekuan. Gutxienez biko eta gehienez lauko taldeek eman behar dute izena, Ostatuan edo Mandion. Gaur da izena emateko azken eguna. Ondoren, afari merienda egingo dute pilotalekuan bertan.

Larunbatean, Barreterapia tailerra antolatu dute haurrentzat eta helduentzat, kultur etxean, 11:00etatik 13:00etara.

Igandean San Ixidro eguna

Igandean, azkenik, San Ixidro eguna ospatuko dute. 13:00etan, eliza ondoko herriko komun publikoak inauguratuko dituzte eta 14:00etan herri bazkaria egingo dute. Ostatun eta Mandion eman behar da izena. 12 euro balio du txartelak (12 urtetik beherakoentzat dohainik da).


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327