Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Afizionatu mailako pilotari onenek Zumarragan jokatuko dute

$
0
0

Afizionatu mailako esku pilotako jokalari onenek Zumarragan jokatuko dute gaurtik aurrera. Izan ere, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen Elite txapelketa Zumarragan jokatuko da aurten ere.

Gaur, 19:00etan, Ojuel eta Aizpirtartek Azpiri eta Agirreren aurka jokatuko dute. Ondoren, Dorronsoro eta Perez, Larrañaga eta Legarretaren aurka arituko dira.

Bihar, 17:00etatik aurrera, beste bi partida jokatuko dituzte. Lehenengoan, Zugadik eta Bilbaok Quina zumarragarrarekin eta Lasarekin neurtuko dituzte indarrak. Bigarrenean, Elezkano eta Erasun, Peña eta Lasoren aurka arituko dira.

Finalerdiak ekainaren 4an jokatuko dituzte, 17:00etan. Lehen partidan gaurko irabazleak arituko dira eta bigarrenean biharko irabazleak.

Finala ekainaren 11n jokatuko da, 18:00etan. Aipatzekoa da jaialdi berean erremonte partida bat jokatuko dela: Gipuzkoako Aldundia Kopako finala.

Joko zuzena, Zumarragan

Txapelketa atzo aurkeztu zuten, Antion. Patxi Jauregi Pilota Federakuntzako presidenteak Mikel Serrano alkateari eskerrak eman zizkion pilotaren alde egiten duen lanagatik eta udan joko zuzeneko partida bat Zumarragara ekarriko dutela aurreratu zuen. Alkateak plazan edo Zelai Ariztin jokatuko dutela esan zuen.

Joko zuzena garai batean artzainek jokatzen dutena da eta aurtengo Europako txapelketa Euskal Herrian jokatuko da. Urrian, hain zuzen ere.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Trending Articles