BEASAIN // Uda garaian asko ugaritzen da bizikleten erabilera, eta Beasaingo Udaltzaingoak kaskoa erabiltzeko deia egin die erabiltzaileei. 16 urtetik beherakoek kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa dutela gogorarazi dute. Hori dela eta, «zainketa berezia» egingo dute arau-hausterik izan ez dadin eta «behar den neurrian arau hauste horiek salatzeko». Arreta berezia jarriko dute ikastetxeetan, ume asko kaskorik gabe ibiltzen direla ikusi dutelako. Hala, guraso eta tutoreei ere dei berezia egin diete.
↧