Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28317

Mendi Tour birak lau ikus-entzunezko dakartza Beasainera

$
0
0

Mendi_TourBilbao Mendi Film Festibaleko azken edizioko lanik onenak Gipuzkoan barrena zabalduko ditu Mendi Tour birak. Tomas Salazar Aizkorriko Biraren aitzakian, Beasainen antolatu dute bira horretako saioetako bat. Usurbe antzokian izango da emanaldia gaur, 19:00etan hasita. Sarrerak bina eurotan daude salgai.

Lau-ikusentzunezko emango dituzte. Biziminez lanak, AEBtan barrena egindako errepideko zeharkaldia kontatzen du; Pablo Dendaluze, Josu Iztueta eta Antxon Arza euskaldunek zuzendutako lana da. 2T on Chamlang lanak, berriz, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabaltza alpinistek Chamlang mendira egindako igoera kontatzen du. Piztu euskal film laburra eta aita-seme batzuek Dolomitetan egindako eskalada kontatzen duen Panorama erdi- metraia ere eskainiko dituzte.

Izen-ematea irekita

Bestalde, ekainaren 12an egingo dituzte VIII. Tomas Salazar Aizkorriko Bira eta II. Gazteen Bira. Izena emateko epea hilaren 8ra arte (asteazkena) egongo da zabalik, webgunearen bidez. Egunean bertan ere apuntatu ahal izango da, 05:30etik aurrera, Arana kaleko egoitzan. LH6ra artekoak, eskola kirolaren bidez apuntatuko dira.

Menditour


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28317

Trending Articles