Ordiziako Udalak 2015/16 ikasturtean haur eta gazteen aisialdirako begirale ikastaroa edo aisialdiko zuzendari ikastaroa egiten dutenentzat diru laguntzak emango ditu.
Aisialdiak garrantzia handia du gizartean eta aisialdian euskararen presentzia areagotzea erronka garrantzitsua da Udaleko Euskara zerbitzuarentzat. Aisialdiko begirale eta zuzendariak berariaz eta era egokian prestatuta egotea garrantzitsua ikusten du Udalak. Are gehiago, prestakuntza hori euskaraz jasotzea .
Ordizian erroldatuta egotea eskatzen da besteak beste, baita ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea ere. Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea da beste eskakizunetako bat.
Informazio gehiago nahi duenak www.ordizia-euskaraz.eus webgunera jo dezala.