Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Julen Goia etxera bueltatuko da Ampo Ordiziak fitxatuta

$
0
0

Julen Goiak Ampo Ordizian jokatuko du berriz. Etxera itzuli da, beraz Iparraldeko klubetan lau urte egin ondoren. Datorren denboraldiari begira Ordizia Rugby Elkarteak egin duen lehenengo fitxaketa da. Klubak bere izaera sendotzeko helburua du eta hori da abiapuntua.

Goiak lau denboralditarako konpromisoa baieztatu zuen joan den astean. Jokalari profesional gisa aritzeaz gain, bere ezagutza klubeko beste arlo batzuetan txertatzeko nahia dagoela adierazi dute Ampo Ordizia taldeko ordezkariek.

Oier Goia selekziora

Ampo Ordiziako jokalaria da, baita ere, Julen Goiaren anaia Oier. Espainiako selekzioarekin Nations Cup txapelketa jokatuko du Amporen jokalariak bere anaiarekin batera. Ekainaren 8tik 19ra jokatuko da txapelketa Errumanian, Bucarest hirian eta dagoeneko han daude biak.

Bestalde, Ampo Ordiziako beste hiru jokalarik parte hartu zuten larunbat honetan Euskadi eta Galiziaren artean Hernanin jokatutako lagun arteko partidan. Dani Aizpurua, Axier Alvarez de Eulate eta Ion Barandiaran izan ziren Ampo Ordiziatik bi selekzioen arteko partida jokatzera joan ziren jokalariak.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Trending Articles