Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Bergarako Besarkadaren inguruko erakusketa irekiko dute bihar Zumalakarregin

$
0
0

IMG_2043

Donostia 2016 egitasmoaren barruan, 1839. Bergarako Besarkadaren aurrean: Keinua eta interpretazioa erakusketa prestatu du Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak. Bihar inauguratuko dute, 19:00etan. Abuztuaren 23ra arte egongo da irekita, eta ostiralero bisita gidatuak egingo dituzte.

Erakusketak 25 museo eta dokumentazio zentrotako 90 artelan eta dokumentu biltzen ditu. Gehienak, Begarako Besarkadaren ingurukoak dira: aurretik bake itunak lortzeko egindako ahaleginak, Bergarako Besarkadaren ikonografia eta bibliografia… Horrez gain, beste bake itun batzuk ere ageri dira erakusketan.

Erakusketa hau Donostia 2016 egitasmoko Bake Ituna proiektuaren barruan kokatzen da. Erakusketa nagusiak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean eta San Telmo museoan egingo dituzte. Artearen historian, bakea nola irudikatu den aztertzea da proiektuaren helburua.

Erakusketari lotutako ekintzak

Erakusketaren harira, hainbat ekintza pedagogiko antolatu ditu Zumalakarregi museoak. Uztailaren 15ean, Bergarako Besarkadaren ondorengo ospakizunetan aurkeztutako dantzei buruzko tailerra eta ikuskizuna izango dira.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Trending Articles