Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

EH Bilduk ez du ulertzen Izal Baik galdeketari emandako ezetza

$
0
0

Ekainaren 5ean egin zen herri galdeketa dela eta bere iritzia eman du Idiazabalgo EH Bilduk. Ekimen honen antolatzaileak zoriondu nahi izan ditu, lehenik eta behin. Idiazabalen bertan hasi zen orain urte batzuk erabakitze eskubidearen aldeko mugimendua eta «gaur harro esan dezakegu gure herrian sortutako olatua haziz joan dela eta Euskal Herriko txoko guztietara iritsi dela honen indarra».

Izal Bai taldearen ezetza

Ekainaren 2an egindako osoko bilkuran testu bat aurkeztu zuen EH Bilduk. Herritarrek kontsultatuak izateko eta erabakitzeko eskubidea dutela aitortzen zen testuan. Aldi berean, herri galdeketa babesten zen eta herritarrei parte hartzeko deia egiten zitzaien.

EH Bilduk aditzera eman duenez, «Udaletik ere babesa eman behar zitzaiola pentsatuta aurkeztu genuen testua». Izal Bairen aldetik, berriz, galdeketa ez babesteko erantzuna jaso zen. «Ez dugu ulertzen herritarren partetik halako babesa jaso duen ekimen baten aurrean jarrera hau nola har daitekeen» gehitu du EH Bilduk.

Hala ere, ezberdinen arteko elkarlanean eta erabakitze eskubidearen alde lan egiteko konpromisoarekin jarraituko dutela esan dute. Udala osatzen dutenei GED bezalako dinamiken aurrean «jarrera baikorra» izateko deia egin diote Izal Bairi.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327