URRETXU // Ekainaren 1a geroztik Urretxuko gaztetxearen 14. urteurrena ospatzen ari dira. Larunbatean urteurreneko festa nagusia ospatu zuten. Besteak beste, pilota txapelketako finala jokatu zuten. Otxoa eta Dominguezek 22 eta 7 irabazi zieten Villanueva eta Urbietari. Gaur, bihar eta etzi Baserri Astea egingo dute. Gaur, 18:00etan, baserriari buruzko mahai-ingurua egongo da.
↧