Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Boluntario azoka ari dira egiten Ordizian

$
0
0
Katxalin elkarteko kideak azokan

Katxalin elkarteko kideak azokan

Goizeko 11:00etan hasita, eta 14:30ak arte, Boluntarioen IV. Azoka ari dira egiten Ordiziako Plaza Nagusian. Bertan, Ordiziako edo Ordizian lan egiten duten hamasei elkarte ari dira parte hartzen, hain zuzen ere, egiten duten hori ezagutzera emateko. Elkarte bakoitzak bere postua jarri du, informazioa banatzeko eta hainbat ekintza burutzeko. Horretaz gain, udalak antolatuta, tailerrak, umeentzako parkea, pailazoak eta musika ere izango dira.

Parte hartzen ari diren elkarteak hauek dira: DYA, Caritas, Gurutze Gorria, Alcoholicos Anonimos, Odol Emaileak, Katxalin, Nagusilan, Babes Zibila, Zuhaizti, Kimetz, Ordizia Kolore, Euskal Herriko Serso San Viator, Desjabetzeak Stop Desahucios, Nazioarteko Elkartasuna, Banka Etikoa eta Afagi.

 

Jubilatuen Elkarteko abesbatzaren emanaldia

Jubilatuen Elkarteko abesbatzaren emanaldia


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327