Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28337

Goierri Campuseko ingeniaritzako ikasleek pilota jaurtitzailea egin dute

$
0
0

Goierri Campuseko Ingeniaritzako hirugarren mailako ikasleek pilota-jaurtitzailea fabrikatu dute aurtengo kurtsoan. Irakasleak proposatutako proiektua da eta ikasleek adierazi dute gustora aritu direla lan hori egiten.

Lehenengo 6 hilabetekoan lan teorikoa egiten aritu dira; proiektuaren diseinua egiten alegia. Bigarren 6 hilabetekoan aritu dira paperean idatzitako proiektuaren muntaia egiten. Bosteko lau talde aritu dira lanean eta talde bakoitzak pilota-jaurtitzaile bat egin du.

Goierriko Campusean egindako aurkezpenean Idiazabalgo tenislari gaztea, Anne Mintegi izan da ikasleek egindako pilota-jaurtitzaileak testeatzen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28337