Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28317

Juan Mari “Musti” Mujika omendu dute Zumarragan

$
0
0
Omenaldian parte hartu duten futbolariak

Omenaldian parte hartu duten futbolariak (argazkia: Musti taldea)

Urtero legez, Juan Mari “Musti” Mujika (1963-2004) futbolaria omendu dute gaur eguerdian Zumarragako Argixao futbol-zelaian, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean.

Lehenik, 11:30ean, beteranoen mailako partida jokatu dute Realak eta Urola kirol elkarteak. Partida berez berdindu egin dute (2-2), baina penaltietara egindako lehian Urola kirol elkarteak irabazi du.

Jarraian, berriz, Mujikari omenaldia egin diote bertaratutakoek, eta han izan dira besteak beste, Mujikaren familiako kideak. Era berean, Realeko ordezkari gisa Gurutz Lizansoro etorri da. Udaletako ordezkar gisa berriz, Mikel Serrano eta Jon Luqui, hurrenez hurren Zumarraga eta Urretxuko alkateak egon dira.

80ko eta 90ko hamarkadetan hainbat futbol talderekin jokatu zuen Mujikak. Realarekin 171 partida jokatu zituen, 1985etik 1990ra. A Coruñako Deportivon beste hiru urte eman zituen, eta azkenik, beste bi urte Alavesen ibilita amaitu zuen bere futbol-ibilbidea 1995ean. Mujika 2004ko ekainaren 14an hil zen, hiru urte lehenago izan zuen istripu baten ondorioz.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28317

Trending Articles