Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

‘Bertsoak dantzan’ emanaldi berezia eskaini dute Seguran

$
0
0

Bertsoak Dantzan izeneko emanaldi berezia eskaini zuten atzo elkarlanean Ordiziako Amets Bide dantza taldeak eta Goierriko Bertso Eskolak. Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurreneko ekitaldien barruan, bertsoa eta dantza uztartu zituzten Baratze pilotalekuan.

Ikuskizun berriak dantza eta bertsoa uztartu nahi izan ditu. Bi taldeen elkarlanarekin joan dira ikuskizuna zehazten eta horren erakusle izan zen kantatzen ziren bertsoak momentuan dantzatzea. Era berean, “bat-batekotasunetik” ere esperimentatu zuten, izan ere, amaiera aldera dantzariek bertsotan egin zutelako, eta bertsolariek dantza pausoak egin zituztelako.

Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikari goierritarren kolaborazio berezia izan zuen ikuskizunak. Aurkezle lanetan, berriz, Xabin Fernandez ibili zen.

Bi taldeen harremanak sustatze aldera, asteburu pasa egin dute Segurako aterpetxean bai dantzari zein bertsolariek.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327