Etxe barruan eta etxetik kanpo adinekoek izaten dituzten erorikoak prebenitzeko aholkuak emango dituzte adituek Beasainen. Tailerra bihar izango da, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Beasaingo Udalak, Kirol Fundazioak, Osakidetzak eta Tolosa-Goierriko Osasun Publikoko Eskualdeak antolatu dute adinekoentzako tailerra.
↧