Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28289

Segurako zikloturistek Kostako Itzulia egin dute

$
0
0

IMG-20160716-WA0009Segurako zikloturistek Kostako Itzulia egin dute, urteko irteera bereziena. 08:00etan abiatu dira, plazatik, Getariaraino joan-etorria egiteko helburuarekin. 43 herritarrek parte hartu dute.

Indarrak hartzeko, hiru geldialdi egin dituzte: Loiolan hamaiketakoa egin dute, Getarian txakolin tragoxka bat hartu dute pintxoa lagun dutela, eta Asteasun azkeneko geldialdia egin dute. Ibilbide guztian auto laguntzailea ondoan izan dute, eta erratza ere bai.

Segurara itzuli eta dutxa bat hartu ondoren, Ixkiña tabernan bazkaldu dute txirrindulariek, Frantziako Tourra elkarrekin ikusiz. Bazkarira 34 lagun joan dira.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28289

Trending Articles