Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Kuntu taldeak bi emanaldi egingo ditu egunotan, Lazkaon eta Ataunen

$
0
0

Kuntu

Saio bikoitza egingo du aste honetan Ataungo Kuntu musika taldeak. Lazkaon eta Ataunen kontzertu bana joko dute, eta pixkanaka entzutea zabaltzeko bidean da boskotea.

Bost musikari ataundarrek osatu dute Kuntu. Gurutz Bikuña gitarra jotzaile beteranoaren inguruan, Maddi Noguera, Aiora Urdangarin, Unai Munduate eta Aritz Cid batu dira.

Iaz sortu zuten Kuntu. Aiako Santa Isabel bigarrenean jo zuten lehendabiziko aldiz. Neguan serioago heldu, eta lokal batean entseatzeko elkartzen dira. Euskal taldeen eta bakarlarien kanten bertsioak aireratzen dituzte: Zea Mays, Ruper Ordorika, Deabruak Teilatuetan edo Itoiz dira gehien lantzen dituztenak.

Bihar Lazkaon

Aurtengo udaren hasieran pare bat emanaldi eginak dituzte. Tolosako taberna batean jo zuten ekainean, eta Legazpiko Karibe Zaharrean lehengo ostiralean.

Goierriko bi saioetan lehena bihar egingo dute, Lazkaoko Manuelene zegoen plazan, 22:00etan. Gerriko kultur elkarteak antolatu du.

Larunbatean, berriz, Ataun San Martingo Troskaeta tabernan ariko dira, herrian. 22:00ak aldera hasiko dira jotzen.

Troskaetan zikloa udan

Kunturen larunbateko kontzertuarekin, Troskaeta tabernak hiru emanaldiko zikloa hasiko du, hain justu. Uztailaren 30ean, larunbata, D’Capricho bikote kubatarra gonbidatuko dute. Bi saio egingo dituzte, 19:00etan eta 22:00etan. Lehen ere kantatuak dira D’Caprichoko Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak Ataunen, baita Goierrin ere.

Azkenik, abuztuaren 6an, larunbata, Behind taldea osatzen duten Javier eta Gerardo burgostarrek joko dute Troskaetan, saio bikoitzean (19:00 eta 22:00).


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Trending Articles