Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28337

Arcelorreko langile gehienek lana uzteko hautua egin dute

$
0
0

Oraindik enpresak datu ofizialak eman ez baditu ere, zantzu guztien arabera Arcelor-Mittaleko langile gehienek lana utzi eta kalte ordaina kobratzeko hautua egin dute. Pasa den ostirala, uztailaren 22a, zuten langileek enpresari beren erabakiaren berri emateko azken eguna, azkeneko bileran negoziaketa epea aste bete luzatzea erabaki eta gero.

Asteburu honetan zenbait komunikabidetan Asturiasera joango diren eta enpresa utziko duten langileen datuak publiko egin dituzte, baina Leo Bote Arcelor-Mittaleko langile batzordeko presidenteak GOIERRIKO HITZAri esan dionaren arabera, «datu horiek ez dira oraindik ofizialak, guri enpresak momentuz ez digu ezer esan, eta ez gaude zenbaki horiek baieztatzeko moduan». Aurreratu duenez, gaur-biharretan izango dute enpresako ordezkariekin gai horri buruz hitz egiteko aukera.

21 langile aurrejubilatuta

Momentuz, jakinak diren datu bakarrak «Zumarragako enpresan zortzi langile geldituko direla da, txatarra parkean». Baita 21 langile aurrejubilatuko direla ere. 1959 baino lehenago jaiotako 21 langile dira aurrejubilatuko direnak. Espainiako Gobernuak 834.000 euro jarriko ditu langile horien kotizazioa ordaintzeko, enpresak jarriko duen diruarekin batera.

Langileen batzordetik salatu dute enpresak ez dituela argitu Asturiasera joango diren langileen baldintzak zeintzuk izango diren. Hori dela eta erabaki dute gehienek bertan gelditzea.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28337

Trending Articles