Beasaingo Murumendi pilota eskolak herrian pilota sustatzen jarraitzen du. Haurrei eta gazteei pilota erakusteaz gain, urtean zehar esku pilotarekin lotutako hainbat ekintza antolatzeaz arduratzen da.
2015-2016an emaitza onak lortu dituzte Murumendiko pilotariek. Alde batetik, Oier Landak eta Unax Madinak, Ataungo Gabonetako txapelketa irabazi zuten, benjamin mailan. Bestetik, infantil mailan, Xabi Olanok eta Beñat Enbilek Udaberriko Errendimenduko eskualdeko txapelketa irabazi dute.
Bestalde, txapelketarik irabaztea lortu ez badute ere, Aimar Usabiagak (alebinak) eta Iñaki Urdangarinek (kadeteak) hainbat txapelketatan egindako lan txukuna nabarmendu dute.