Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28307

‘Akabuko martxea’ dokumentalerako irudiak grabatuko dituzte bihar Zegaman

$
0
0
Mikel Etxezarreta artzaina, 'Akabuko Martxea' dokumentaleko irudi batean. Arg. Einarte produkzioak

Mikel Etxezarreta artzaina, ‘Akabuko Martxea’ dokumentaleko irudi batean. Arg. Einarte produkzioak

Garai bateko artzainen trasnhumantzia gogoratuz grabatzen ari diren Akabuko martxea dokumentalaren irudiak grabatuko dituzte bihar Zegaman. Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainek Urbiatik Uribe-Kostarako (Bizkaia) bidea egin dute dokumental horretarako –Etxezarreta izan zen transhumantzia Bizkaira egin zuen azken artzaina–, eta orain, etxera bueltan dira.

Artzain bikoteari eta haien artaldeari harrera egingo diete herriko plazan, 14:30ean. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariek, Xabier Arakama trikitilaria eta herriko eskolako haurrek parte hartuko dute ekitaldi horretan, besteak beste.

Etzi, berriz, Idiazabalen izango den Euskal Herriko 32. Gazta Txapelketaren barruan antolatu diren ekitaldien harira, Etxezarretaren eta Arrillagaren artaldeak Idiazabal zeharkatuko du.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28307

Trending Articles