Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28307

Goierriko Urrup konpainiaren ‘Figuranteen matxinada’ antzezlana, gaur Lazkaon

$
0
0

Lazkaoko Areria antzokian antzerkia izango da, gaur gauean. Bailarako talde esanguratsuenak, Urrup-ek, Figuranteen matxinada lana jokatuko du. Ordiziako Euskal Jaietan egin zuten estreinaldia, irailean, eta Lazkaora joango dira gaur.

Ikuskizuna 22:00etan hasiko da, Arerian. Sarrerak  hango txarteldegian salduko dituzte, lehentxeagotik.

Goierriko hamalau aktorek osatzen dute antzezle taldea. Rosa Rojo dute zuzendari. 2015-16 denboraldirako Jose Sanchis Sinisterraren Los figurantes obra egokitu dute.

Figuranteen matxinada komedia da. Antzerki munduan girotua, betelana egiteaz aspertu diren figuranteen arteko gora-beherak kontatzen ditu.

Urrup taldeko kideak, 'Figuranteen matxinada'-rako prestatuak./Urrup

Urrup taldeko kideak, ‘Figuranteen matxinada’-rako prestatuak./Urrup


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28307

Trending Articles