ORDIZIA // Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketa dela eta, Norvegiako Cantus abesbatzaren saioa izango da Ordizian. Tolosako Ekinbide Etxeak, Ordiziako Eliz Parrokiak eta Ordiziako Kultur Sailak antolatu dute saioa. Emakumezko nerabeek osatutako abesbatza da Cantus; 1986. urtean sortu zen, Trondheim hirian. Tove Ramlo kantari eta orkestra zuzendariak gidatzen du taldea. Saioa ostegunean izango da, 20:00etan, elizan.
↧