Egun pasarako plana prestatu dute biharko Oiangu Baserriak eta Ordiziarrockek, gastronomia eta musika uztartzen dituen festa bat antolatuz. 11:00etan pintxoak eskaintzen hasiko dira, eta 16o litroko sagardo upel bat ere zabalduko dute. Bazkalondorenean, Maddi Noguera bakarlariaren saioa izango da, eta 18:30etik aurrera bost talderen kontzertua: Starblues –irudian–, Kryzer, Sukarra 37, Koplaka eta Zesura. Burruntzian erretako txekorra dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. hitza.
11:00. Pintxoak eta 160 litroko sagardo kupelaren irekitzea.
16:00. Maddi Noguera.17:00. Munduko Errugbi Txapelketako finala: Australia eta Zeelanda Berria.
18:30. Starblues.
19:50. Kryzer.
20:50. Sukarra 37
22:15. Koplaka.
23:30. Zesura.