Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327

Bihar hasiko da Mineralogia eta Paleontologia Astea

$
0
0

Urretxuko_Mineralogia_eta_Bihar da hastekoa Urretxun Mineralogia eta Paleontologia Aste berria, ekitaldi nagusiak datorren asteburuan egitekoak badira ere. Aurtengoak 28. edizioa du.

Biharkoan, irteera mineralogikoa egingo da Leitzaranera (Nafarroa). Azaroaren 2tik 8ra bitartean, Munduko zatiak erakusketa monografikoa egongo da ikusgai Juan de Lizarazu Aretoan, eta bisita gidatuak hartuko dira Urrelur Museoan, baita tailerrak egin ere.

Mineralogia eta Paleontologia Aste honetako egunik mamitsuenak hurrengo asteko ostirala, larunbata eta igandea izango dira. Ostiralean, azaroak 6, Urretxuko mapa geologikoa aurkeztuko da udaletxean, hasteko, eta Ederrena frontoia nazioarte mailako mineral, fosil eta harribitxien azoka bihurtuko da, igandera arte. Ostiraletik igandera, gainera, haurrentzako tailer ugari egingo dira Iparragirre plazan: meategia, urrearen bila, historiarrueko gizonen pinturak, besteak beste.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28327