Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28317

Ondarea ikusteko irteerak, Lazkao, Legazpi eta Ezkio-Itsason

$
0
0

Ondarearen munduko eguna azaroaren 16an dauka datatuta Unescok, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarea bertatik bertara ekimena gauzatuko du, asteburuan. Gipuzkoako 13 herritan, museoak edo monumentuak ikusteko bisita gidatuak antolatuko dituzte bihar-etzitan. Goierrin hiru herritan bat egin dute: Lazkaon, Legazpin eta Ezkio-Itsason.

Lazkaon, bihar, Beneditarren Fundazioaren artxibategira bisita egin ahalko da, 10:30etik 12:30era. Juan Joxe Agirrek urtetan bildutako funtsak non dauden, nola gordetzen dituzten eta zer dagoen erakutsiko dute. Doan da, baina gehienez 15 lagunentzat da bisita. Izena Beneditarren Fundazioan eman behar da (943 88 87 81; lbf@lbf.eus).

Legazpin, paper lantegia ikusteko modua eskainiko du Lenbur fundazioak. Paper errota 1805etik 2002ra eduki zuten martxan. Industri ondare gisa katalogatuta dago. Bisitak bihar eta etzi dira, 10:30ean. Pertsonako 2,50 euro da. Izena Mirandaolako turismo bulegoan eman behar da (943 73 04 28).

Igartubeitin, ate irekiak

Ondarea ikusteko beste aukera bat Igartubeiti baserrian izango da. Ate irekien jardunaldia egingo dute larunbatean, eta baserria zein interpretazio zentroa ikusi ahalko dira.

Goizeko 11:00etan euskaraz izango da bisita gidatua, eta erdarazkoa, berriz, 12:30etan hasiko da. Arratsaldeko 17:00etan izango da azken bisita gidatua, eta hizkuntza taldearen arabera erabakiko dute. Gazta eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango da ate irekien jardunaldietan. Sarrera doanekoa da. Izena Igartubeiti Museoan bertan eman behar da (943 72 29 78).


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28317

Trending Articles