Beasaingo Udalak, Lahar elkartearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen estresa, zaintzailea zaindu ikastaroa antolatu du abenduan.
Hiru saio izango dira: abenduaren 1ean, 2an eta 9an, 17:00etatik 20:30era, udaletxeko batzar aretoan. Maitane Fernandino psikologoak emango du ikastaroa. Doakoa da. Dena den, hogei lagunentzako lekua dago soilik. Izen ematea ondorengo helbidean egin behar da: formakuntza@laharelkargoa.org. Ikastaroa amaitu ondoren partehartze ziurtagiria banatuko zaie parte hartzaile guztiei.
Lahar elkargotik zehaztu dutenez, zaintzailea esaten denean, familiako kideak edo zaintzaile profesionalak izan daitezke, adineko pertsonak edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten zaintzaileak.
Hainbat gai landuko dituzte ikastaro honetan: Burnout sindromea, zaintzailea zaintzen ikastea, mendekotasuna duten pertsonekin komunikazioa, gizarte trebetasunak, egoera gatazkatsuen maneiua, denboraren antolaketa…