Segurako Udalak osatu ditu dagoeneko datozen lau urteetarako udal batzordeak. Uztaileko osoko bilkuran osatu zituzten, eta bertan erabaki zuten batzorde bakoitzaren arduraduna zein izango zen. Orain, herritarrek izena eman dezakete batzorde horietan, parte hartu nahi izanez gero.
Informazio gehiago, Segurako udalaren atarian.
Osatutako batzordeak eta batzordeburuak:
- Hirigintza batzordea (Unai Telleria Urkia)
- Kontu eta ogasuna (Unai Telleria Urkia
- Garapen ekonomikoa (Eluska Gerriko Fariñas)
- Zerbitzuak (Eluska Gerriko Fariñas)
- Kirolak (Ekhi Albizu Telleria)
- Kultura eta euskara (Ekhi Albizu Telleria)
- Ongizatea eta osasuna (Eider Murgiondo Mujika)
- Parekidetasuna (Eider Murgiondo Mujika)
- Aniztasuna (Eider Murgiondo Mujika)
- Parte hartzea (Aimar Balerdi Aierbe)
- Hezkuntza eta gazteria (Aimar Balerdi Aierbe)
- Helduak (Aimar Balerdi Aierbe)