Espainiako senaturako alderdi sozialistaren PSE-EEren hautagaia, Miren Gallastegi, Beasainen izan da gaur goizean herritarren artean larrosak eta hauteskunde programa banatzen. Gallastegik nabarmendu nahi duenez, “jendearen konfiantza berreskuratu nahi dugu, azken lau urte hauei buelta eman beharra baitago, hainbeste urtean hainbeste kostatako eskubideak galtzen ez jarraitzeko”. PPren gobernuarekin Osasunean, Hezkuntza, Zerbitzu Sozialak, Pentsioak… “asko galdu” dela azpimarratu du. Horretarako sozialistentzak botoa eskatu du: “Nahikoa indar eduki nahi dugu akordioaren eta kontsentsuaren bidera itzultzeko”.
Bestetik, Gipuzkoarentzat eta gipuzkoarrentzat Madrilen PSOEk gobernatzea ona dela gogoratu du: “Gipuzkoarentzat beti ona izan da alderdi sozialista gobernuan izatea. Gipuzkoarren interesak Madrilen defendatu nahi ditugu”.