Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all 28040 articles
Browse latest View live

Goierriko bost gaztagile daude hamalau finalisten artean

$
0
0
Aurtengo lehiaketara 45 gazta aurkeztu dituzte.

Aurtengo lehiaketara 45 gazta aurkeztu dituzte.

Ordiziako 44. Gazta Txapelketako epaileek aukeratu dituzte dagoeneko hamalau gazta finalistak. 45 aurkeztu dira lehiaketara. Tartean, bost gaztandegi goierritar daude: Baztarrika (Gabiria), Eneko Goiburu (Segura), Garoa (Zerain), Arantza Segurola (Legazpi) eta Aitor Mantxola (Legazpi). Azken horrek irabazi zuen joan den igandean Legazpin Gipuzkoako Gazta Txapelketa.

Gainontzeko 9 gaztandegiak hauek dira: Ipiñaburu (Zeanuri, Bizkaia), Unai Lekuona (Araia, Araba), Jose Luis Odriozola (Aia, Gipuzkoa), Azkarra (Galarreta, Araba), Audikana anaiak (Iruraiz-Gauna, Araba), Patxi Otaegi (Beizama, Gipuzkoa), Arantxa Garaiburu (Amezketa, Gipuzkoa), SAT Olano (Egino, Araba) eta Mausitxa (Elgoibar, Gipuzkoa).

 


Itziar Agirre urretxuarra, Ogasuneko sailburuorde berria

$
0
0

Jaurlaritzak Itziar Agirre urretxuarra Ogasuneko sailburuorde izendatu du. Agirre zerga-koordinazio organoko buru izango da. Gainera, kontzertu ekonomikoaren, kupoaren eta lurralde historikoen ekarpenen koordinazioaz arduratuko da. Orain arte zerga administraritzako zuzendaria izan da.

Agirrek Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean (juridiko ekonomiko espezialitatea) eta enpresa zuzendaritzan unibertsitate masterra egin du. Hamasei urte daramatza ekonomia alorrean lanean, 2003tik Urretxuko zinegotzia da eta batzarkidea ere izan da.

Aiako Jose Luis Odriozolak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa

$
0
0
Gazta lehiaketaren irabazleak eta Carrefourreko ordezkaria.

Gazta lehiaketaren irabazleak eta Carrefourreko ordezkaria.

Aiako (Gipuzkoa) Jose Luis Odriozolaren gaztak jaso du Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azokako gazta lehiaketako sari nagusia. Bigarren postua, Elgoibargo Musitxak lortu du, hirugarrena Zeanuriko (Bizkaia) Ipiñaburuk, laugarrena Arabako Hermanos Audikanak eta bostgarrena, eta lehenengo goierritarra, Legazpiko Arantxa Segurolak.

Irabazlearen gazta erdiaren enkantean, Olaberriako Carrefour dendak 8.200 euro ordaindu ditu, iaz baino 200 euro gehiago.

Goiztiri AEK-ren saskiak badu irabazlea

$
0
0

IMG-20170906-WA0009

Euskal Jaietako azokarekin batera, Goiztiri AEK euskaltegiak bertako produktuen saskia zozkatzen du urtero, azokan txartelak erosten dituztenen artean. Aurten, 0954 zenbakidun txartela izan da saritua. Jabea ere agertu da, Legorretako Isabel Agirreurreta, eta azokan bertan eman diote saria.

Urretxuko Udalak txabolak botatzeko agindu du

$
0
0

IMG_3259Urretxuko Udalak herrigunean dauden txabolak botatzeko agindu du. Gaur Elizalde ingurukoak (Grupo Santa Barbara ondokoak) botatzen ari dira eta Mundo Mejor ondoan baratzeak dituztenei ere txabolak kendu behar dituztela esan diete. Elizaldeko txaboletan uralita dago eta langileak traje bereziekin lan egiten ari dira.

“Elizaldeko txaboletan arazoak egon dira: arratoiak, gazteek piztutako suteak… Elizaldeko bizilagunak kexu ageri ziren eta txabola guztiak botatzeko agindu dugu. Baratzeak mantendu daitezke, baina txabolak kendu egin behar dira”, azaldu du Igor Zubillaga zinegotziak.

Ordiziako Euskal Jaietako azoka iruditan

$
0
0

«Erromerian giro ona dago»

$
0
0

Legazpin jaio zen 1951n. 30 urtetik gora dira Arantzazura doazen erromesei salda eskaintzen diela; egun erromeria ere egiten dute. Bihar da Arantzazuko basilikan Legazpiren eguna eta erromesaldia.

Bihar Legazpiren eguna da Arantzazuko basilikan eta erromesaldia egingo dute legazpiarrek. Urteak dira zuk bideko geldialdirako salda prestatzen duzula. Nolatan?

Zegamako erromesek Arantzazura erromesaldia egin ohi dute eta orain 32 urte beraiekin elkartu nintzen Udana inguruan ni menditik nentorrela. Zegamarrek astoetan edana eta jana zeramaten eta trikiti hotsak ere bidelagun zituzten. Erromeria ibiltaria zen haiena. Egun astorik ez eta autoan igotzen dira.

Jai hura ikusita legazpiarrentzat ere halako zerbait egitea otu zitzaidan. Sei litroko termo bat erosi nuen, saldaz bete eta ibiltzen igotzen hasi nintzen Udanatik meategietara eta handik Ama Birjinaren iturriraino.

Eta ohitura bilakatu zen…

Bai. Gerora, duela hamar bat urte Sotero Plazaola orduko alkatearekin hitz egin genuen Pablo Ormazabalek eta biok. Udala inplikatzea nahi genuen eta saldaz gain festatxoa egiten hastea zen gure asmoa.

Biharkoa erromeria al da orduz geroztik?

Bai, halako zerbait. Salda, haragia, txorizoa, edatekoak eta abar igotzen dituzte Legazpiko Udaleko autoan. Txistulariek ere parte hartzen dute. Gerora izan diren udal gobernu guztiek ohiturari eutsi diote.

Erromeria, dena dela, aurretik ere egiten zen, ezta?

Bai, Patrizio Etxeberriaren denboratik eta aurretik ere egiten zela uste dut. Patrizioren garaian erromesak kamioietan joaten ziren Arantzazura. Orain autobusez joango dira batzuk Arantzazu bertaraino eta beste batzuk Udanaraino autobusez eta handik Arantzazura oinez doaz.

Jende asko biltzen al da?

Kopurua behera doa. Iaz 60 bat erromesek parte hartu zuten eta aurten 32 inguruk eman dute izena, hala ere, azkenean jende gehiagok parte hartuko duela uste dut.

Halako ohiturak desagertu bidean daudela esango zenuke?

Ez dakit. Jendea jubilatzen den heinean hasen da joaten. Izan ere, Arantzazun Legazpiren eguna astegunean egokitzen bada, laneguna da eta askorentzat ezinezkoa da joatea. Asteburuetan jende gehiago joaten da.

Zuk zergatik parte hartzen duzu erromeriaren antolaketan?

Legazpiarrentzat delako eta niri herriaren alde aritzea gustatzen zaidalako. Erromerian oso giro ona sortzen da, horrek balio dit niri.

Iraileko txokoaren arrasto okerrari zuzenketa

$
0
0

LEHIAKETA // Atzoko Goierriko Hitzan Legazpiko Udaletik bidalitako iraileko arrastoa okerra zela eta arrasto zuzena honakoa dela ohartarazi dute udaletik: tokiaren izena itsasoarekin nolabaiteko lotura da eta handik mendiak ikusten dira , baita Aizkorri eta Goierri eskualdea ere. Egutegian agertzen zen txokoa asmatu eta lehiaketan parte hartu nahi dutenek erantzuna udaletxera helarazi behar dute.


Baserriaren erakusleihoa

$
0
0

Jendetza elkartu da iraileko azoka berezian. Asteazkeneroko saltzaileek aitortza jaso dute. Barazki, fruitu, euskal oilo, ganadu eta perretxiko lehiaketak izan dira

Euriak ere parte hartu nahi izan zuen atzo Ordiziako Euskal Jaietako egun handian. Hala ere, orduak aurrera joan ahala, aterkiak ixteko aukera izan zen eta jendetza elkartu zen Ordiziako kaleetan, baserriko produktuen erakusleiho ikusgarriaz eta erraldoiaz gozatzeko. Disdira berezia zuten postuetako barazkiek eta fruituek, eta baita ganaduek, oiloek eta gaztek. Beste behin ere, aparteko azokan giro polita izan zen Ordiziako kaleetan, baserriak eta kaleak bat egiten duen egunean.

Dena den, Ordiziako Azokaren esentzia diren Plaza Nagusiko asteazkeneroko saltzaileek protagonismo berezia izan zuten. Barazki eta fruituen sari banaketan, aitortza egin nahi izan zien udalak Aramako Patxi Arizmendiri, Gazteluko Axun Etxeberriari, Ibarrako Montes Etxeari eta Baliarraingo Edurne Jauregiri. Arizmendi aramarrak «ustekabean» jaso zuen saria, «ez nuen espero. Batzuk bilatu egiten dute postuak txukun jarrita baina nik ez daukat horretarako denborarik. Aukera handia ekartzen saiatzen naiz, hori bai». Atzokoan gainera, gustura zeuden asteazkeneroko saltzaileak, horrelako egunetan jende gehiena ikusmiran ibiltzen bada ere, «ondo saldu» zutelako.

Barazki lehiaketa

Joxe Migel Barandiaran plazako ekoizleen arteko barazkien lehiaketa, aurten ere, Elgoibarko Txillarre baserriko Argiñe eta Peio Rubiok irabazi zuten. «Erakusleiho ona izaten da eta saiatzen gara denetik eta ahalik eta produkturik onenak ekartzen». Izan ere, Rubiorentzat garrantzitsuak dira horrelako azokak, «baserriko produktuak kaleko jendeari hurbiltzeko eta baserriko produktuak kontsumitu ditzaten bultzatzeko. Izan ere, kaleko jendeak ez baditu baserriko produktuak erosten, gu ezin gara bizi».

Goierritarrei dagokionean, Gabiriako Bekoetxe baserriko Anttoni Murgiondok hirugarren saria jaso zuen eta Lazkaoko Untzindegi baserriko Jose Mari Garmendiak laugarrena.

Fruitu lehiaketa

Fruituen atalean, berriz, Ordizian sariak jasotzen ohituta dagoen Hernaniko Maddi Iradik jaso zuen. Manu Iradi aitaren esanetan, batez ere sagarrekin lana egiten badute ere, 20 metroko estanda 53 mota desberdinetako udare, sagar, aran, limoi, irasagar eta pikuekin hornitu zuten. «Pieza handiak, horrelako lekuetarako etxeko frutarik onena ekartzen da; banan-banan trapua pasata, brillua aterata». Fruituetan bigarren postua Idiazabalgo Kalbario baserriko Ramon Aseginolazak eskuratu zuen eta laugarren postua, Gabiriako Anttoni Murgiondok.

Barandiaran plazako perretxikoen postua ere, herritarren arreta erakartzen duen gunea izaten da. Aurten, 200 espezie desberdin jarri dituzte ikusgai.

Ganadua eta gazta

Garagartza plaza izaten da ganaduaren plaza eta goizean goizetik erakusgai izan ziren pirenaika arrazako abelburuak. Modelo lanak ere egin behar izan zituzten ganaduek epaimahaiaren eta herritarren aurrean, eta bakarren bat aztoratu samar ere ibili zen. Abelburu onena goierritarra izan zen, Zaldibiako Izar baserrikoa hain zuzen.

Bestalde, pilotalekuan gazta lehiaketa jokatzen ari zen bitartean, Zuhaiztia ere ehunka eta ehunka herritarren topaleku izan zen, inguruko artzainen gazta dastatzeko.

Goiztiri AEK-ren zozketa

Goiztiri AEK euskaltegikoek ez zuten hutsik egin atzokoan eta bertako produktuen saskiaren zozketa egin zuten berriz ere. Zenbaki saritua 0954 izan zen eta bere jabea, Legorretako Isabel Agirreurreta.

Aldarrikapenak eta oroitzapenak izan zuen lekua Ordiziako azokan. Batetik, 1986an ETAk hildako Maria Dolores Katarain Yoyes-en omenezko oroigarria eta lore sorta jarri zuten Barandiaran plazan; eta bestetik, euskal presoen aldeko elkarretaratze ibiltaria. Stop Desahuciosekoek ere postua jarri zuten.

Betiko artzaintzari saria

$
0
0

Aiako Jose Luis Odriozolak irabazi du Ordiziako gazta txapelketa, aurreneko aldiz. Lau hilabeteko gazta ketu bat aurkeztu du. Legazpiko Erreizabalgo gaztak 5. saria jaso du

«Ukuilu zahar-zahar bat daukagu. Baserri zahar batean bizi gara, lana asko egin behar den toki batean. Batere prestatu gabe dago baserria. Errenteroak gara, eta ez obra egiten uzten dute, ez ezer». Ingurunea eta ofizioa, ordea, askozaz hobeak dauzka Jose Luis Odriozola Lertxundi artzainak Aiako (Gipuzkoa) Agerreburu baserriaren bueltan. Gutxirekin asko egin du: Ordiziako 44. Ardi Latxaren Gazta Txapelketa irabazi du, lehen aldiz.

Maiatzaren 12an egindako gazta ketu bat (haltzarekin kea emana) aurkeztu du, 1.350 gramokoa. Jose Luis eta Jose Migel Odriozola anaiak igo dira sari nagusia jasotzera, Markel Olano ahaldunaren eskutik. Serio, tarteka irribarre bat darie: «Sari hau fuertea da. Momentu txarretan eta zailetan gogoratu, eta aurrera egiteko gogoa emango du».

Guztira 45 gazta aurkeztu dira aurten lehiaketara, iaz baino zortzi gutxiago: 19 gipuzkoar (Goierrikoak 9), 12 arabar, 10 nafar eta lau bizkaitar. 17 ziren ketuak. Hamalau onenen galbahea bost goierritarrek igaro dute. Finalean, 14tik hamar ziren ketutako gaztak; goierritarrenak, lau.

Ordiziako lehiaketak badu ketuarekin halako mirespen bat. Asko baloratzen da. Horren adierazgarri, lehenengo bost sariak jaso dituzten gaztak, denak ziren ketutakoak. Odriozola txapeldunak Gipuzkoakora gazta txuria eraman zuen jaian, Legazpin. «Ordizian ketuak beti abantaila dauka, niretzat. Ez geneukan aukera handirik, ketuen lote asko ez geneuzkalako. Orduan, gazta itxi bat ekartzera arriskatu gara», dio Jose Migel Odriozolak. Gazta «suabea, krematsua» da.

Aralarko tradizioa jasoak

Iaz Joseba Intsaustik irabazitako txapelaren jarraipena emateko, hautagaitza asko zeuzkan Goierrik finalean: 14tik bost. Sari bakarra geratu da eskualdean, hala ere: Legazpiko Erraizabal baserriko Arantza Segurolari 5.a.

Odriozola anaiak aiarrak dira, baina artzaintzan badute Goierrirekin lotzen dituen zilborrestea. Osabak artzainak zituzten, bai amaren, bai aitaren partetik. Aralarren egoten ziren, udan. «Gure osaba bat Leola zen, eta bestea Irutorrota, Pako Txiki lehengusa egoten zen Aralarren». Leolak Zotaletan zuen txabola.

Gazta egiten osaba bat hil ondoren hasi ziren. «Aralarren zegoen, baina haren gaztak gure etxean saltzen ziren. Hura hil zenean, gure ama, hura ere txikitan gazta egiten jarduna, etxean egiten hasi zen, orain dela 30 urte baino gehiago», oroitu dute.

Gaur egun, Pagoeta mendi inguruan larratzen dute artaldea, 300 bat burukoa. «Ardiak larrera egunero ateratzen ditugu; negu guztian egun bat-edo pasatuko zuten etxean». Gazta Zarautzen, Orion eta zerbait Donostian saltzen dute; gehiena etxetik, «%80 igual». Luis eta Modesta aita-ama zirenei eskaini diete Ordiziako saria, malko gozoz.

«Margolaria edonor izan daiteke, artista izatea beste kontu bat da»

$
0
0

Victor Goikoetxea (Urretxu, 1965) artista urretxuarrak ‘Mundo Mejor’ erakusketa irekiko du gaur, 19:00etan, Juan de Lizarazu aretoan. Antiguoko tunela berak margotu zuen.

Zer ikusi daiteke Urretxuko erakusketan?

Marrazki asko daude, herrira lan figuratiboak ekartzea erabaki baitut. Zestoako Lili jauregikoak ziren ate batzuetan margotutako aitona-amonak, MiramArt egitasmoko maketa (Antiguoko tunela)… ere ikus daitezke. Denetarik egiten dut. Ez diot nire buruari mugarik jartzen. Ideiak edukitzea eta sortzailea izatea da kontua. Teknika ikasi egiten da. Margolaria edonor izan daiteke, artista izatea beste kontu bat da.

Erakusketari Mundo Mejor izena jarri diozu. Urretxuko auzo horretan jaio zinen.

Mundo Mejorren jaio nintzen eta Juan XXIII.a ikastetxean ikasi nuen. 15-16 urterekin joan ginen, baina kuadrilla hemen dut.

Nolatan suertatu da Urretxuko erakusketa?

Ez dut nire lana herrietan erakusteko ohiturarik, baina urte hasieran Urretxuko Udala nirekin harremanetan jarri zen eta baiezkoa eman nuen. Izan ere, ilusioa egin zidan. Hernanin bizi naiz eta mundu osoan zehar ibili naiz, baina Urretxukoa naizela esaten dut beti.

Umetan artista izan nahi al zenuen?

Ez, ez… Ez nuen ikasi nahi eta 14 urterekin pintore lanetan hasi nintzen. Zumarraga anaiekin asko ikasi nuela gogoratzen dut. Izan ere, beraiek prestatzen zituzten margoak. Ondoren, Donostiara joan nintzen. Nire pintura enpresa sortu nuen eta bederatzi langile izan nituen. 30 urterekin, enpresa langileei eman eta Parisera joan nintzen arte ikasketak egitera. Margotzea gustatzen zitzaidan, baina autodidakta nintzen. Hala, denbora asko galtzen da. Ikasketak egin behar dira eta EHUko doktore batek Parisera joatea gomendatu zidan. Ikasketek ez dute amaierarik. Azkeneko masterra duela lau urte egin nuen, Florentzian.

Donostiako Vetus Art galerian ere erakusketa ireki duzu.

Hernani kalean dago, Alderdi Ederren. Tokia zoragarria da eta galeria ere bai. Zumarragako Cibrian familiarena da. Bisitari asko gerturatzen ari dira eta salmentak oso onak izaten ari dira.

Antiguako tuneleko margolan ikusgarria zuk egin zenuen.

Nire ekimena izan zen. Donostia 2016 zela eta, artistok egitas-moak aurkeztu genituen. Niri tunelean inork sekula ezer egin ez izana sinesgaitza iruditzen zitzaidan eta tunela marraztea proposatu nuen. Donostia 2016k atzera bota zuen, lan inmaterialak lehenetsi baitzituen. Baina Donostiari ondare bat utzi nahi nion eta egitasmoa udaletxean aurkeztu nuen. Babesleak lortuko nituela esan nien eta baiezkoa eman zidaten. La gula del norte enpresaren laguntza lortu nuen. Azkenean, Donostia 2016ren barne sartu zen eta beste enpresa batzuek ere bat egin zuten. Ideia onekin eta ondo lan eginda, finantziazio mistoa lor daitekeela uste dut. Nire ustez, artista ezin da instituzio publikoen diru laguntzen menpe bizi. Artistak partikularren laguntza lortu behar du. Beti hala izan da, Medicitarren garaitik. Baina hori lortzeko ate asko jo behar dira, mundu osoan.

Beste lan handi batzuk ere egin dituzu.

Donostiako udaletxeko areto nagusia berritu nuen eta Aquariumeko ateak egin nituen, besteak beste. Urretxun ere zer edo zer egitea gustatuko litzaidake. Urretxuren azken mendeko bilakaera islatu nahi nuke.

Teknologia berriak erabiltzea gustuko duzu.

Ahalik eta jende gehienarengana heltzea gustatzen zait, komunikatzea, eta teknologiek horretarako aukera ematen dute. Antiguoko tuneletik bost milioi pertsona pasa dira urtebetean eta telefonoz beraien iritzia emateko aukera eduki dute. Alde Zaharrean, berriz, bi eskultura jarri ditut. Makina batek ikusleen keinuak hartzen ditu, gustatu zaien edo ez jakiteko.

Irailerako jarduera ugari antolatu dituzte Gizarte Zentroan

$
0
0

Udako etenaldiaren ondoren Buztintegik jarduera asko prestatu ditu ikasturte berrirako. Gehienak irailean bertan hasiko dira eta Gizarte Zentroan burutuko dituzte.

Helduentzako soinketa datorren hilaren 11n hasiko da, mantentze-soinketa hilaren 12an, Ekialdeko filosofia ikastaroarekin hasi dira jada atzo egin zuten. Eskulan tailerra astearteetan egingo dute datorrenean hasita. Memoria lantzeko jardunaldiak hilaren 21ean hasita, ostegunetan izango dira.

Ordenagailu gela urrian

Xakea eta dantza astearteetan eta astelehenetan landuko dira hurrenez hurren; xakearekin hasi dira eta dantza astelehenean hasiko da. Hurrengo asteartean ekingo diote, baita ere, paperezko eskulanak egiteko tailerrari. Bingoan datorren ostegunean hasiko dira, hilaren 14an.

Ordenagailuaren gela urrira arte ez dute irekiko eta mendizaleen taldearen lehen bilerak egin dituzte dagoeneko. Lehenengo literatur solasaldia hilaren 27an egingo dute Legazpiko udal liburutegiak antolatuta.

Taila ikastaroan izena emateko epea itxiko dute bihar

$
0
0

GIZARTEA // Legazpiko Txirbil taila elkarteak antolatutako ikastaroan izena emateko azken eguna da bihar. Eskolak hilaren 11n hasiko dira eta saio bakoitza ordu eta erdikoa izango da astelehenetan; guztira, 30 orduko iraupena izango du eta hiru ordutegi daude. Izena emateko kultur etxera joan behar da eta matrikulak 40 euro balio ditu.

Erakargune franko atzoko egun handian

$
0
0

Irailaren 8tik gertuen dagoen asteazkeneko ospakizuna da feria handi hau produktuz eta harreraz. Eguraldiak ez du asko lagundu, baina jende ugari ibili da Ordiziako kaleetan.

L ehen edo bigarren asteazkenean izango den feria askoren galdera da data hurbiltzen doan neurrian. Feria handi hau egutegiak markatzen du. Izan ere, San Bartolome egunean egitetik irailaren 8ra atzeratu zen feria hau ia aspaldi. 8an ez ezik, hurrengo bi egunak ere festa egun izaten omen ziren. Gaur egun, berriz, asteazkenez izaten da beti Euskal Jaien barnean eta irailaren 8tik gertuen dagoen asteazkenez hain zuzen ere. Ez da justu asteroko saltzaile denentzat feria gustukoena, hala ere jende aurreko erakuts leku ederra dela ezin ukatu.

Asteroko plaza gunean erreparatuz, bada azpimarratzeko produktu berri dezente. Intxaurrak hasi dira, ohikoenak 5 euroan kiloa Itsasotik eta Altzagatik ekarriak, eta nafar intxaurra edo intxaur handia, Mutiloako Atiberkoak atzo bertan bildutakoa, 6 euroan. Lehen gaztainak ere bai, Oiartzundik eta Aramatik ekarrita, kiloa 3,5-4 euroan. Bruselazak, berriz, Miren Jauregik ekarri ditu eta, kiloa 6 euroan, laster asko saldu zituen. Indiaba beltz gehixeago izan da aste honetan, 8 bat kilo Kontxi Arizagak ekarrita.

Produktuen edertasuna

Bitxikeriarik ere ez zen falta. Batetik, produktu berri bat aurkeztu zuen Arantxa Zurutuzak iloba Liher Sukia lagun zuela: «Tailandiatik ekarri digute hazia eta ezer ez bada ulertzen ere, kuiatxoaren antzekoa dela esan digute, probatutakoan esango dugu» umorez aipatu dute haziaren gutun azaleko hizkuntza eta grafia ulertzeko gai inor ez baitzuten.

Gaurko egunez ahalegin berezia ere egiten da aurkezpenari dagokionez eta produkturik hoberenak ekarri ohi dituzte. Hala, 1,435 kiloko tomatea zuen Patxi Arizmendik, 30 kilotik gorako kalabaza Arantxa Iparragirrek, 400 gramoko azenarioak Maria Jesus Oriak, Maite Iturbek atzorako propio egin zituen lehen arto opilak, Mikel Lasak kategoriako onddoak eta zizahoriak, Jon Etxeberria erlezaina berriz ere feriara etortzen hasi zen…

Oso aurkezpen zaindua ere bai hainbat postutan, hala aipamen berezia jaso zuten Axun Etxeberriak (Zaldibia), Arantxa Iparragirrek (Montes Etxea, Ibarra), Patxi Arizmendik (Arama) eta Edurne Jauregik (Baliarrain). Datorren astetik aurrera merezi duen arreta eskainiko diogu bakoitzari.

Atzo gazta eta artzainak izan ziren protagonista urteko sona handieneko ferian. Sariak sari, Segurako Joanmari Urbizu Izagirreri entzun genion moduan, «gaztak irabazi beza eta almazenak hustu bitez».

Baratze Egunean parte hartzeko izena eman daiteke

$
0
0

ORMAIZTEGI // Bigarren urtez Barazki Eguna egingo dute Ormaiztegin, irailaren 16an. Parte hartu nahi duten herritarrek hilaren 14rako eman beharko dute izena honako helbidera idatzita: kultura.ormaiztegi@gmail.com. Baratzeak Ormaiztegin egon ez arren, barazkiek ormaiztegiarrek ekoitzitakoak izan behar dute derrigor.


80 urtetik gorakoen omenaldian parte hartzeko izen-ematea

$
0
0

GIZARTEA // Hilaren 28an Legazpiko 80 urtetik gorakoei omenaldia egingo diete. Udalak egiten du Nagusilanen eta Buztintegiren lankidetzarekin. Lehenengo meza izango da 12:30ean parrokian. Ondoren, bazkaria egingo dute azokan eta bazkalostean adinekoak omenduko dituzte. 15:00etan musika saioa izango da. Bazkarirako izena eman daiteke gizarte zentroan hilaren 22ra arte.

Mikel Alonsok agur esango dio txirrindularitzari

$
0
0

MUTILOA // Mikel Alonso txirrindulari gazteak agur esango dio errepideari. Bederatzi denboraldiren ondoren, aurtengoa bukatutakoan txirrindularitza utziko duela jakinarazi du sare sozialetan. Erabakia «zaila» izan bada ere, « hasiera orok du amaiera» duela dio eta «familia berezi horretako partaide» sentitzearekin harro dagoela.

Areto futboleko neskek denboraldia hasiko dute bihar

$
0
0

ORDIZIA // Ordiziako areto futboleko neskak aurredenboraldia aspaldi prestatzen hasi ziren eta dagoeneko gainean dute denboraldiko lehenengo partida. Bihar, larunbata, Asturiasen jokatuko dute, Rodiles talde igo berriaren aurka. Ordiziako taldea iazko 11 jokalarik osatuko dute baina aurpegi berriren bat ere bada; Ane Alonsotegi, Tolosako taldean hasi eta Añorgan ere 10 urtez aritu dena.

Bost herrien ibilaldia eta bazkaria egingo dute hilaren 16an

$
0
0

GOIERRI // Segura, Idiazabal, Mutiloa, Zegama eta Zeraingo mendizaleek bost herrien arteko ibilaldia antolatu dute hilaren 16rako. Mutiloan hasi eta bukatuko da, eta bazkaria Txerri Gorri elkartean egingo dute, 24 euroan. Horretarako izena eman behar da hilaren 12a baino lehen, elkarteetako kideei adieraziz edo 606 639 254 zenbakira deituta.

Gurutze auzoak hirugarren urtez festak izango ditu, gaurtik igandera bitartean

$
0
0

Erreka jaitsiera eta auzotarren bazkaria egingo dituzte, Lazkaoko ‘dorreen kalean’. ‘Conquis’ telebista-programako pertsonaiek hasiko dute egitaraua, gaur arratsean. Karpa handia jarriko dute

Motozale iparramerikarren sinbologia hartu du Lazkaoko Gurutze auzoak, gaurtik igandera ospatuko dituzten auzo-festetarako. AEBetako 66. errepidea, chopper motoak, larruzko jakak eta rocka. Musika ugari, «motor asteburua» ospatzeko. Hirugarren urtea dute Gurutze Alive (Gurutze bizirik) festek. Goierriko motozaleei Lazkaora joateko gonbita egin diete.

Aurreko aldietan bezala, Agauntza errekaren jaitsiera, paella janez auzotarren bazkaria, jolasak, haurrentzat eta helduentzat jolasak, eta kaleko txikiteo giroa izango dira. Berrikuntza bezala, azpiegitura hobetzeko, karpa handi bat jarriko dute, Gurutzeko jolas parkearen ondoko aparkalekuan. Urteroko olanak ere ipiniko dituzte.

Isma eta Gorrotxa

Aurtengo beste berritasuna, hasierako ekitaldia izango da. ETB2ko El conquistador del fin del mundo programako Isma eta Gorrotxa gonbidatu dituzte. Haiek botako dute txupina. Ismak zumba saioa gidatuko du, aurretik.

Jolasek ere zati polita hartuko dute: ahate karrera, moto txiki lasterketa, haurren futbito finala —sailkatze fasea aurreko asteburuan izan zen—, musa…

Viewing all 28040 articles
Browse latest View live