ZALDIBIA // Zaldibian Eguberrian izan den elkartasun zozketak badu sariduna, 2.654 zenbakia; eta herrian geratu da: Iñaki Navio Txapas-i egokitu zaio mendiko ekipoa. Antolatzaileek parte hartu duten guztiak eskertu dituzte, baita preso eta iheslarien aldeko egitasmoetan izan direnak ere: Gabon eguneko eskekoak, bazkaria jarri zutenak eta larunbateko manifestariak.
↧