Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketan 35 bikote ari dira parte hartzen. Lehiaketa Olaberrian bukatuko da, igandean. Laugarren eta azken jardunaldia da. Goizez eta arratsaldez izango da tiraldia, Olaberriko bolatokian.
Zeraindarrak. Sailkapenaren buru Luis Aizpeolea eta Patxi Arrondo zeraindarrak daude (277 birla). Pedro eta Xabier Lazkano donostiarrak dira bigarren (277), eta Imanol eta Xabier Iruretagoiena gero (275).