DOKUMENTALA // Larunbatean, Ordizia Kolorek antolatuta, Destokian dokumentala ikusteko aukera izango da Zuhazti zentroan, 16:00etan. Bertan, sei zarauztarren testigantzak jaso dira; tartean, kanpotik Euskal Herrira etorri diren batzuenak, hemendik atzerrira joan den batena eta etxean lan egiten duen emakume batena. Lanaren egileak Laida Aranburu, Ekhiñe Muguruza eta Usua Garin dira.
↧