Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28317

‘Anfitriones’ programan parte hartzeko aukera, Uggasaren bitartez

$
0
0

Anfitriones programaren helburua bezeroak eta turistak asebetetzea da, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko tresnak eskainiz. Horretarako, prestakuntza plana dute martxan, turismo sektoreko langileak trebatzeko. Jatetxeetako, ostatuetako zein museotako langileei zuzenduta dago. Uggasaren bidez, prestakuntza planean parte hartzeko aukera dute Goierri garaiko langileek.

Prestakuntza plana 20 ikastaroz osatuta dago. Ikastaro bakoitzak lau orduko iraupena du, eta Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango dira. Izena emateko, Uggasako turismo arloarekin harremanetan jarri behar da martxoaren 11 baino lehen. 30 lagunentzako lekua baino ez dago.

Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Uggasarekin: 943 72 20 42 edo info@urolagaraia.com.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28317

Trending Articles