FUTBOL ZAZPI // Maiatzaren 21ean hasiko da Legazpiko futbol zazpi txapelketa, eta uztailaren 2an bukatu. Parte hartu nahi duten taldeek apirilaren 3ra arte eman dezakete izena. Taldeek hamar eta hamasei jokalari bitarte izan behar dituzte, eta taldekideak legazpiarrak izan behar dira. Talde bakoitzeko, kanpoko bi jokalari onartuko dira.
↧