Bihar, 18:00etan Zegamako kultur etxean, mendian burutzen diren askotariko jardueren osagarritasunari buruzko mahai-ingurua egingo dute. Iker Karrera korrikalariak, ENBA sindikatuko Jon Arrutik, Aranzadi zientzia elkarteko Joseba Garmendiak eta EHNE sindikatuko Valentin Gabilondok parte hartuko dute. Dinamizatzaile lanak Edurne Albizu zegamarrak egingo ditu. Mahai inguruaren izenburua ‘Zergatik zu edo ni, eta ez, zu eta ni?’ da. Ekitaldia Aldundiaren Parketxe Sarea fundazioak antolatu du eta helburua lehen sektorearen, kontserbazioaren eta aisiaren arteko osagarritasuna areagotzeko formulak aurkitzea da.
↧